Munizipioetan banatuko diren kuboak eta bilketaren ordutegia

ETXEBIZITZETARAKO

Banatuko den kubo grisa

ZERTARAKO? Ontzi arinak, papera eta kartoia eta errefusa ateratzeko

Zabor fakturaren titular bakoitzak 20 litroko kubo hau izango du dohainik

 

 

Banatuko den kubo marroia

ZERTARAKO? Materia organikoa ateratzeko

Etxez etxeko bilketarako 20 litrokoa izango da

Auzokonpostaje eta autokonpostajerako 10 litrokoa

Zabor titular bakoitzak bat jasoko du dohainik

EGUTEGIA

Astelehena: materia organikoa+pixoihalak

Asteartea: ontzi arinak+pixoihalak

Asteazkena: papera/kartoia+pixoihalak

Osteguna: materia organikoa+pixoihalak

Ostirala: ontzi arinak+pixoihalak

Larunbata: errefusa+pixoihalak

Igandea: bilketarik ez

PIXOIHALAK: Haur nahiz helduen pixoihalak, konpresak edota tanpoiak egunero biltzen dira, tokatzen den frakzioarekin nahastu gabe aparteko poltsa batean ipinita. Larunbatetan errefusarekin batera bilduko dira.

ORDUTEGIA: Kamioia goizeko 6:00etan abiatuko da. Bezperako 20:00etatik aurrera atera ahal izango dira hondakinak.

ZALANTZARIK BALDIN BADUZU, GOGORATU 900 730 450 DOAKO TELEFONOA DUZULA ESKURAGARRIA!