Informazio bulegoek ordutegi berria dute

Sakanako Mankomunitateak informazio bulegoak ireki ditu sakandarren hondakin gaika bilketa sistema berriari buruzko zalantzak argitzeko baita proposamenak jasotzeko ere. Irurtzunen, Arakilgo udaletxean (Irurtzungo udaletxearen ondoan); Etxarri Aranatzen, udaletxeko arkupetan eta Olaztin kultur etxeko lehenengo solairuan daude.

Haien ordutegia hauxe da:

Astelehenetik ostiralera goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 16:00etatik 19:00etara. Apirilaren 22.etik maiatzaren amaiera arte soilik irekiko dira astearte eta ostegunetan ordutegi berean konpostaje ikastaroak herriz herri ematen ari baitira.

Bulego bakoitzan bi informatzaile topatuko dituzu edozein zalantza argitzeko. Erantzuten ari diren galdera gehienak konpostajeari buruzkoak dira. Sakandarrok apostu handia egiten ari gara materia organikoari beste bizita ematearen alde eta bulegoetan beharrezko informazio guztia ematen da. Bai etxean berdegune propioa baduzu eta konpostaje egiten hasi nahi baduzu, bai bizilagunen artean auzokonpostaje egin nahi baduzue.

Beste aldetik udaberrian martxan jarriko den sistema berriari buruzko erantzunak lor daitezke: zein egunetan zer atera behar dugun, zein ordutegietan, bizilagun bakoitzak non duen bere bilketa puntua, eta abar.

Gainera, bulegoetara ezin bazara joan, ezta Lakuntzako egoitzara ere, 900 730 450 doako telefonoa duzu eskura. Bulegoen ordutegian Mankomunitateko informatzaileek zure zalantzak argituko dizkizute.