hondakin sistema bilketa berria hasi baino lehen… MATERIAL BANAKETA!

Ekainaren 3tik 17ra Mankomunitateak hainbat material banatuko ditu

Hondakin bilketa sistema berria iristear da. Alegia, ekainan. Hurrengo astetan Mankomunitateak ezarpen data jakinaraziko digu. Azken egun hauetan zintzilik geratzen diren lan apurrak lotzen ari dira. Zeregin horien artean: hondakin biltzeko kubo eta informazio materialen banaketa.

Titular bakoitzak bina kubo jasoko ditu dohainik: Marroia (materia organikorako) eta grisa (beste frakzioetarako). Horiekin batera sistema berriari buruzko informazio materialak ere banatuko dira. Hain zuzen ere, sistema berriaren funtzionamenduari buruzko gidaliburua, hondakin hiztegia (hondakin bakoitza non bota behar dugun jakiteko), asteko egutegiaren imana eta sukaldeko kartel bat. Azken bi hauek egunero zer atera behar dugun azaltzeko.

Oraingoz material banaketa bakarrik egingo da etxez etxeko bilketa duten herrietan. Hauek dira Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Bakaiku, Urdiain eta Olazti. Arakilgo eta Egoienako herrien egutegia jakinaraziko dizuegu.

Bila ezazu zure herriaren ordutegia gure egutegian

Etor zaitez zuen materiala hartzera!MILA ESKER!