has zaitez konpostaje egiten!

Izena eman al duzu konpostaje egiteko? Gaurtik aurrera materia organikoa aprobetxatu ahalko duzu gure ikastaroetara etorri ondoren. Egutegian ikusiko duzu noiz eskainiko den zure herrian. Zurea aurkitzen ez baduzu konfirmatu gabe egongo da eta hurrengo egunetan abisatuko zaizu.

“Ikastaro hauetan konpostagailua jartzeko lekurik egokienak, bertara zer material bota daitekeen eta zeintzuk ez, material hezea eta material lehorra zein proportziotan nahastu behar diren, aireztatzeko prozesua zenbatetan eta nolaegite komeni den, usainak ekiditzeko gomendioak… emango dira, baita bertaratzen diren guztien kezka eta zalantzak argitu ere. Gainera, autokonpostajearen kasuan materialak banatzeko aprobetxatuko dugu: konpostaje egiteko gidak, konpostagailua, kuboa eta aireztagailua”, dio Beñat Agirrek, Sakanako Mankomunitateko informatzailea.

Gaurtik maiatzaren erdira edo ikastaroak emango direnez informazio bulegoak irekiko dira astearteetan eta ostegunetan 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

ANIMA ZAITEZ MATERIA ORGANIKOA APROBETXATZERA!