uztailaren 8tik aurrera… GAUZA BAKOITZA BERE TOKIAN!

Uztailaren 8tik aurrera Sakanan ez ditugu hondakinak nahastuko, apobetxatu baizik

Gauza bakoitza bere tokian uzten hasi gara.

    2013. urte honetan 45 parte hartze bilera egin dira 28 herritan. Topaketa hauetan 1.800 bizilagun inguruk parte hartu izan dugu. Mankomunitateak bizilagunei, eskerrak eman nahi dizkizue zuekin batera sistema herriz herri egokitu izateagatik.

ZERGATIK MATERIA ORGANIKOAREKIN HASTEA?

    Uztailaren 8tik atez ate sistema berria inplantatu den herrietan materia organikoa bakarrik bilduko zaie. Mankomunitateak erabaki du frakzio honekin hastea bizilagunentzako bileretan egiaztatu duelako jendeari gehien kezkatzen zaiona materia organikoa dela.

    Beste aldetik, bost mila famili baino gehiagori ez zaizue biltzen materia organikoa, beste bizitza ematen ari dira konposta egiten. Sistemaren bideragarritasun plana enkargatu zutenean aurreikusten zen 2.800 etxe konpostaje egiteko potenzialak zirela. Sakandarrok apostu egin dugu eta 2013ko sei hilabete hauetan eta 4.000 famili baino gehiago dira Sakanan konpostatzen dutenak. Azkenik 5.000 baino famili gehiago dira autokonposta eta auzokonpostaren apostua egin dutenak. Mankomunitatearen ustez argi eta garbi dago materia organikoa aprobetxatu nahi dugula. Garrantzi haundia du sistema honetan hondakinen %50a organikoa izanda egun duten birziklapen tasa hirukoiztu nahi dugulako. Gaur egungo %25etik %80ra gutxienez.

SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

    Hala bada, konpostaje eginten ez dutenei astean bitan biltzen zaie astelehenetan eta ostegunetan, asteartetan eta ostiraletan  ontzi arinak, azteazkenetan papera eta kartoia eta azkenik, larunbatetan, errefusa.

    Bilketa goizez eginten ari da. Goizeko 6etatik ordu bietara eta tokatzen den frakzioa bezperako zortzietatik aurrera poste edo gantxura atera ahalko da

 Informazio bulegoak irekitak mantenduko dira hiru herritan eta 900 doako telefonoa edozein zalantza, galdera edo proposamena jasotzeko.

ETXEZ ETXEKO BILKETA DUTEN HERRIETATIK HASI DIRA

    Hauxek dira: Uharte Arakil, Lakuntza, Arbizu, Etxarri Aranatz, Iturmendi, Bakaiku, Urdiain eta Olazti

    Ekarpen guneak  dituzten herriak Arakil, Irañeta, Arruazu, Ergoiena eta Ziordi dira, etxoletara eramaten dituzten hondakin frakzioak behar bezala bereiztuta. Horretarako, aurretik giltza eman zaie ateak ireki al izateko.

    Larrialdi guneak martxan jarri dira atez ate sistema bilketa dagoen herrietan hondakin batzuk kantitate handietan baditu edo oporretara baldin badihoa, erraztasun guztiak emateko.

SISTEMA “MADE IN SAKANA”

    Lehenengo pausoetatik Sakanako enpresen zerbitzuekin lan egiten ari gara. Mankomunitateak bezain ongi ezagutzen dutelako zonaldea. Izan ere, material guztiek Sakanako negu gorriena sufritu dute eta haien indarra eta egokitasuna konfirmatu da sistema hasi baino lehen. Beste aldetik Sakanako enpresei enkarguak egin dizkiete estetikaren aldetik ahalik eta kalte txikiena izateko.

    Hasieran aurreikusita zegoen 1.017.000 euroko aurrekontua 750.000 eurora txikitu da. Gainera %68a Sakanako enpresetan gastatu da: Carpintería Garciandía, Igoarkin Estudio Arquitectura eta Talleres Irulizar, besteak beste

    Honen hondorioz Sakanako enpresak eskaera berriak izaten ari dira beste tokietatik. Etxarrin dagoen 60 familientzako konpostaje etxolak edota egurrezko posteek arrakasta interesa sortarazi diete beste udal eta mankomunitatei.

    Oraingoz sistema berria bederatzi lanpostu sortu ditu eta espero da konpostajeak beharko duen jarraipenarekin kopurua haunditzea. Honi lotuta asmoa da Sakanan bertan konpostaje planta bat irekitzea.