Badakizu larrialdi guneak zer izango diren?

Momentu konkretu batzuetan ezin izango duzu etxez etxeko bilketa  egutegia jarraitu edo hondakin bat kantitate handietan izango duzu. Agian ere, oporretan egongo zarelako.  Kasu hauetarako larrialdi guneak sortuko dira. Gune hauek etxola batzuk izango dira giltzaz irekitzen direnak, bertan gure hondakinak  bota ditzakegu. Frakzio guztietarako edukiontziak egongo dira bertan eta zerbitzu horren beharra izanez gero giltza eskatu beharko duzu. Giltza lortzeko izango dituzun aukera ezberdinak laster azalduko dizkizugu.

Momentuz, Lakuntzan lehenengoa jarri dugu baina Irurtzunen, Uharte-Arakilen, Arbizun, Etxarri-Aranatzen, Urdiainen, Bakaiku-Iturmendin eta Olaztin izango duzu.